1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie emailez, formulario baten bitartez edo web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Montai produkzioak S.L.ren tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea (IFZ: B20905535). Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, interesdunarekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa egiteko eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuak betetzeko eta enpresaren legezko helburuak betetzeko. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, eskatutako zerbitzuak emateko datuen tratamendurako beharra, zure baimen zehatza eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen komunikazio komertzialak bidaltzeko) dira.
Montai produkzioak S.L.k erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
2. Datu pertsonalak biltzea
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Montai produkzioak S.L.k erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Montai produkzioak S.L.k ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
3. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Asteasuko Industrialdea, A Gunea, 29, 20159 Asteasu (Gipuzkoa), telefonoa: 943691841 edo, bestela, ? helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
4. Segurtasun-neurriak
Montai produkzioak S.L.k, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Montai produkzioak S.L.ren erantzukizunpekoak.
5. Indarraldia
Montai produkzioak S.L.k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Montai produkzioak S.L.k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Montai produkzioak S.L.k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
6. Jurisdikzioa
Montai produkzioak S.L. eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Montai produkzioak S.L. eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Gipuzkoako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Montai produkzioak S.L.k Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.