MONTAI

Gardentasuna eta segurtasuna funtsezko kontzeptuak dira gure lan-filosofian. Gure ekitaldien muntaietarako trazabilitate-sistema propioa diseinatu dugu, bezeroei segurtasunik handiena bermatzeko, bai instalazioetan, bai muntaia-prozesuetan. Muntaia egokiari buruzko txostenak eskaintzen dizkizugu, aparejadore batek ziurtatuak eta ingeniarien elkargoan ikus-onetsiak, egiten dugun instalazio bakoitzerako.

Erabateko konpromisoa dugu gardentasunarekin eta segurtasunarekin. ASPEC karpen eta aldi baterako instalazioen elkarteko kide gara, eta harekin eskuz esku lan egiten dugu muntaia bakoitzean ahalik eta segurtasun handiena bermatzen jarraitzeko.

Montaik UNE-EN ISO 20121 arauaren ziurtapena du (Ekitaldien jasangarritasuna kudeatzeko sistemak), eta ASPECen kide da.